Futbola

Altsasu A, txapeldunordea Dulantzin

Guaixe 2022ko eka. 13a, 11:00

Altsasu A, trofeoarekin. UTZITAKOA

Dulantziko Kopako finalean 1 eta 0 galdu zuten Antiguokoren kontra

Dulantzik Kimuen Mailako Udako Futbol Torneoa hartu zuen ekainaren 4an. Euskal Herri osotik hurbildutako 32 talde lehiatu ziren txapelketa erraldoian, tartean Altsasuko kimuen mailako Altsasu A eta Altsasu B taldeak. Bi talde altsasuarrak Dulantziko Kopako azken fasera sailkatu ziren, eta Altsasu A-k finaleraino egin zuen aurrera, kazkabarra tarteko. Kopako finalean Donostiako Antiguoko taldea izan zuten aurkari, eta final borrokatuan 1 eta 0 galdu zuen Altsasuk. Hala ere, merezitako saria ekarri zuten Altsasura, final bat ez baita egunero jokatzen.