Altsasuko Gazteak eta Erreka, Koras Futsal Txapelketako txapeldunak

Guaixe 2022ko eka. 15a, 12:00

Guztira hamabi talde lehiatu ziren txapelketan, sei kimuen mailan eta sei haurren mailan

Ostiral arratsaldean Koras Futsal Txapelketa jokatu zen Altsasuko Korazonisten ikastetxean. Kimuen mailan sei talde lehiatu ziren eta haurren mailan beste sei talde. Kategoria bakoitzean bi multzotan banatu ziren taldeak, eta multzo bakoitzeko onenek jokatu zituzten final laurdenak. Aipatzekoa da jende asko gerturatu zela Korazonistetara txapelketa ikustera, eta giro ederra izan zela. 

Azkenean, kimuen mailan Altsasuko Gazteak eta Erreka taldeek jokatu zuten finala, eta lehenak gailendu ziren, final oso borrokatuan. Haurren mailan Toretes taldeak Olaztiko Sutegi hartu zuen mendean.