Stupenda Jones, berriro oholtzara

Stupenda Jones taldea 2000. hamarkadaren hasieran. ARTXIBOA

Olazti eta Altsasuko taldeak ekainaren 18an, larunbatean, kontzertua emanen du Altsasuko Idergi tabernako terrazan. 

Maisuenea gaztetxearen urteurrenean aritu ondoren, Stupenda Jones taldea eszenatokira itzuliko da, oraingoan, Altsasuko poteoa girotzeko: ekainaren 18an, larunbatean, 20:00etan, izanen da Idergi tabernako terarzan. Ondoren, Piti&Baxua punk eta ska festa izanen da.