Artelanak ikusgai

Guaixe 2022ko eka. 14a, 12:15
Andra Mari ikastolaren arte proiektuaren erakusketa Arbizun. ARTXIBOA/UTZITAKOA

Iñigo Aritza ikastolako ikasleen egindako lanen erakusketa mustuko dute ekainaren 15ean, asteazkena, Gure Etxean. Erakusketa ostiralera arte ikusgai egonen da. 

Iñigo Aritza ikastolan ikasleek egindako arte proiektuaren barruan egindako artelanak ikusgai egonen dira ekainaren 15etik 17ra, asteazkenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, Gure Etxea eraikinean. Asteazkenean, 18:00etan, mustutze ekitaldia eginen dute.