Udal azpiegiturak "sozializatzeko" eskatzeko manifestazioa

Guaixe 2022ko eka. 14a, 09:27
'Udal azpiegiturak sozializatu!' dinamikaren barruan egindako asanblada. ARTXIBOA

Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasuko GKSk herriko azpiegitura herritarren esku eskatzeko dinamikaren barruan manifestazioa deitu dute ekainaren 17rako, ostiralerako. 

Udal azpiegiturak sozializatu! leloaren barruan zenbait ekimen egin dituzte AGAk eta Atlsasuko GKSk. Aurreko larunbatean mobilizazio eguna izan zuten eta, besteak beste, kalejira, bazkaria eta kontzertua antolatu zuten. Ostiralean, ekainaren 17an, 19:00etan, manifestazioa deitu dute Foru plazatik. Ondoren, 20:00etan, Nerepe bakarlariaren kontzertua izanen da gaztetxean.