Horretaz aparte, kanpoko aldean oilategia jarri dute lau oilorekin eta haiek zaintzeaz arduratzen dira klinikako erabiltzaileak. Txokoek terapia lana errazten diete okupazio terapeutei, usainek, objektuek, ukimenak, baratzeko lanak eta bestek klinikan dauden pertsonen oroimena eta memoria pizten baitute.
Patioaren eraldaketa egiteko klinikak Laboral Kutxaren laguntza izan du. Eta, horregatik, gaur klinikan izan dira Laboral Kutxako Gizarte Ekintza, ekitaldi eta Protektoratuko lurralde buru Aranzazu Olaizola, eskualdeko buru Maitane Bueno eta Altsasuko bulegoko zuzendari Izaskun Erdozia. Angel Gardachal zuzendari gerenteak eta Loreto Velilla okupazio terapeutak eman dizkiete azalpen guztiak.