Etxerako epaitzak banatuta

Guaixe 2022ko eka. 21a, 11:35

Altsasuko ikuspegia. ARTXIBOA

Bakoitzak 3.000 kilo inguru ditu.

Altsasuko Udalak etxerako 78 epaitza banatu zituen hilaren 7an. Etxerako egurra bihurtuko diren zuhaitzak Egubera dermioan daude. Beste sei eskaera atzera bota zituen eskatzaileek loteagatik ordaindu beharreko 20 euroak pagatu ez zutelako, etxebizitza baterako bi eskaera egin zirelako edo eskatzailea Altsasun erroldatuta ez zegoelako.