Eskolako argindar azpiegitura berritzeko lanen deialdia egina

Guaixe 2022ko eka. 22a, 11:37

Joan den urtean eskolako patioa berritu zuen udalak. ARTXIBOA

Eskaintzak hilaren 30eko 23:59ra arte aurkeztu daitezke.

Altsasuko Udalak Zelandi eskola publikoko behe tentsioko instalazio elektrikoa berritzeko kontratua emateko deialdia egin du. Lan horien bitartez dagoen instalazioa berritu eta legedira egokitu nahi dira ikastetxeko argindar koadroak eta elektrizitate kableak, eta beste lan osagarri batzuk ere egin nahi dira. Udalak lanak emateko garaian eskaintzen kostu eraginkortasun erlaziori erreparatuz, preziorik onena duen eskaintzari emanen dio lana, 61.897,69 euro (BEZ kanpo) balio duena. Ardura hartzen duen enpresak lau aste izanen ditu udan lanak egiteko, irailaren 1erako despedituta egon beharko baitute.