Iruñeko Ekomerkatua Altsasun egonen da

Guaixe 2022ko ekainaren 21a

Uztailaren 2an, larunbata, Nafarroako ekoizle ekologikoen azoka izanen da Altsasuko Baratzeko Biden. 

Iruñeko Ekomerkatuaren edizio berezia izanen da Altsasun uztailaren 2an, larunbata, 9:30etik 14:00etara, Baratzeko Biden. Nafarroako ekoizle ekologikoen merkatua da, Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak bultzatuta. Merkatuak irauten duen bitartean Sakanako Mankomunitateak antolatutako haurrendako jarduerak egonen dira. 10:00etatik 20:00etara barazki ekologiko erraldoien erakusketa izanen da, eta 11:30etik 12:30era Mirian Otxotorenaren nekazaritza ekologikoaren inguruko hitzaldia izanen da ere. 

Egitaraua

Uztailak 2, larunbata

  • 09:30-14:00 Ekomerkatua.
  • 09:30-14:00 Haurrendako jardueran, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.
  • 10:00-20:00 Barazki ekologiko erraldoien figuren erakusketa.
  • 11:30-12:30 Nekazaritza ekologikoaren inguruko hitzaldia, Mirian Otxotorenaren eskutik. 

Altsasuko ekomerkatuan parte hartuko duten ekoizleak: 

  • Elkea: Legumbre, cerveza, zumo de manzana. Baquedano y Artajona.
  • Axuribeltz: Queso de oveja. Iturgoien.
  • El Puente Viejo: Verduras de Caparroso.
  • Gil Pagola: Aceite de oliva virgen extra de Eulz.
  • Larrezabal ECO: Queso de oveja de Alsasua.
  • Erlan: Miel de Izurzu.
  • Ecológicos Aranda: Aceite de oliva virgen extra y almendrucos de Falces.
  • Pittika: Queso de vaca de Erratzu.
  • Javier Anocibar: Patatas y garbanzo de Munárriz.
  • Mendiko: Bodega de Aibar.
  • Beraska. Miel de Vera.
  • Utxama gazta. Queso de oveja de Dorrao
  • Harri Herri nekazaritza. Hortalizas y huevos de Uharte-Arakil.

 

Erlazionatuak