'Garenaz harro gaude' elkarretaratzea, LGBTIQ+ askapenaren egunean

Ortzadarraren bandera Altsasuko Udalan LGTBQI+ egunean. ARTXIBOA

Ekainaren 28 LGBTIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna da, eta Altsasun elkarretaratzea eginen dute. 

Garenaz harro gaude. Gora borroka transmaribibolloa! lelopean elkarretaratzea eginen dute bihar, asteartea, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean. Ekainaren 28an LGBTIQ+ askapenaren nazioarteko eguna da eta aldarrikatzeko mobilizaziora deitu du Errafaila taldeak.