“Sistema kapitalista zisheteropatriarkala desegin eta beste bat eraiki nahi dugu”

Guaixe 2022ko eka. 29a, 12:30

LGTBI komunitatearen nazioarteko eguna zen atzo eta, hori dela eta, Errefailak taldeak kontzentrazioa deitu zuen. 'Garenaz harro gaude. Gora borroka transmaribibolloa' pankartaren atzean 40 bat pertsona elkartu ziren.

Errefailak taldekoek salatu zutenez, “sistema kapitalista zisheteropatriarkalak gure bizitzak egunero eta ekonomia, politikoa, soziala eta emozio planoetan kolpatzen” duela salatzeko. Eta kezka adierazi zuten LGTBI kolektiboki kideen jasaten dituzten erasoengatik. Erakundeek “egungo sistemaren sostengu” direla ziurtatu eta haien “egituren asimilazioa” ez dutela onartuko nabarmendu zuten, ez “borroka transmaribolloaren jabe egiterik, ez pinkwhasingnik ere”. Hala ere, Trans Legea aurrerapausotzat jo zuten. Bestalde, “hainbat norbanakok eta kolektibok feminismoaren izenean sustatzen dituzten diskurtso esentzialistak” salatu zituzten, “emakume-gizon binomioa indartzen” dutelako. “Guk horiek ezartzen dituzten mugak zalantzan jarri eta gainditu nahi ditugu. Trans identitatearen barruan izateko hamaika modu” baitaude. 

Azkenekin, Errefaila taldeko kideek “ezinbestekotzat” jo zuten “aliantza eta sare transfeministak osatzea, norbanako eta kolektiboen artean. Guretako espazio propioak eraikitzen jarraitu behar dugu; hausnartzeko, antolatzeko, borrokarako tresnak asmatzeko, festarako, arnasguneak sortzeko…” Horregatik, “antolaketarako eta borrokarako” deia berretsi zuten.