San Pedro egunarekin basora jo dute altsasuar ugarik goiz-goizetik eta han emanen dute eguna, gosaltzen, bazkaltzen eta, eguraldiak lagunduz gero, batzuk baita afaltzen ere. Mezara eta auzatera joaten denik ere bada. Elizkizunaren ondoren dantzatu dute zortzikoa. Aspaldiko partez haren doinuak txistulariek eguzkitan jo dituzte, oineztura batek itzala ematen zien zuhaitza erre baitzuen.