Mila altsasuar inguruk parte hartzen dute festetako herri bazkarian. Altsasu auzolanean eraikiz taldeak antolatzen du, baina ekimena aurrera eramateko jende asko behar da, azken finean, mila pertsonari jatekoa emateko, besteak beste, mahaiak muntatu behar dira, bazkaria prestatu, zerbitzatu, harrikoa egin eta gauzak jaso. Altsasu auzolanean eraikiz taldea, beraz, herri bazkariaren antolakuntzarekin hasteko batzarra eginen du uztailaren 1ean, ostiralean, 18:30ean, Gure Etxea eraikinean. Asanblada honetan "denen artean" erabakiko dute herri bazkari eginen duten edo ez.