Garraxi irratiaren ekintza, uztailaren 2an

Guaixe 2022ko uzt. 1a, 11:22
Duela 25 urte hasi zen emititzen Altsasuko Gaztetxetik Garraxi irratia. ARTXIBOA

Garraxi Irratiaren 25. urterrenean "autogestiorako ekintza" antolatu dute bihar, larunbata, Altsasuko Gaztetxean

FMaren 101.9an entzun daiteke Garraxi irratia, bainata myradiostream.com/garraxi eta sindominio.net/garraxi webgunetan ere. 25 urte daramatza uhinetan Altsasuko Gaztetxetik eta bihar, uztailak 2, larunbata, 'Garraxi Irratiaren Autogestiorako Ekintza' eginen dute. 20:00etan Sindiren umorea bakarrizketa izanen da, eta 21:00etan Checkpoint 3.0 Showcase saioa eginen dute. Lokesea, DJGolfo, DJabi, Gut I sound eta 215 DJ disko jartzaileek parte hartuko dute.