Pentsio duinak aldarrikatzen jarraituko dute

Guaixe 2022ko uzt. 5a, 08:47
Pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratzea udaletxearen aurrean. ARTXIBOA

Pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratzeak irailaren 5ean itzuliko dira. Udan osasun publikoaren aldeko aldarrikapenetan parte hartzera deitu dute. 

Lau urte daramatza Pentsiodunen mugimenduak astelehenero pentsio duinen alde kontzentrazioak egiten. Udan, aldiz, Osasun publikoaren defentsarako plataformak deitutako elkarretaratzeetan parte hartzera deitu dute. Pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak irailaren 5ean, astelehena, 12:00etan, egiten hasiko dira berriz, Altsasuko udaletxearen aurrean. Oraindik erabaki behar dute astero toki honetan eginen dituzten, edo orain arte bezala tartekatuz astelehen bat bertan eta hurrengoa Zumalakarregi plazan eginen dituzten.