Futbola

Futbol campusaren lehen txanda despedituko da gaur

Maider Betelu Ganboa 2022ko uztailaren 8a

Astelehenean hasi zen Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak udarako antolatutako futbol campusaren lehen txanda, Dantzalekun. Aitor Lara eta Maalen Beraza monitoreen aginduetara trebatu dira 10, 11 eta 12 urte dituzten neska-mutikoak.

Gaur, ostirala, despedituko da lehen txanda, eta datorren astean hasiko da bigarrena, 13, 14 eta 15 urte dituzten gaztetxoena.