Kirol eskoletan onartutakoen zerrendak argitaratuta

Guaixe 2022ko uzt. 14a, 11:48

Bi mutil Burunda frontoian pilotan jolasten. ARTXIBOA

Behin betiko onartuen zerrenda www.altsasu.eus webgunean ikus daiteke.

Heldu den ikasturtean beraien seme-alabak Altsasuko udal kirol eskolen batean aritzeko izena eman dutenek haurrak onartuak izan diren jakiteko www.altsasu.eus web orrira sartu daitezke, han argitaratu baitira onartuen behin betiko zerrendak. Erreklamazioak aurkeztu edo hobariak eskatzeko (Altsasun erroldatuta daudenek aurkeztuko dute 2021ko errenta-aitorpena) hilaren 22ra arte egin dezakete, Gure Etxea eraikinean, miraola@altsasu.net e-postara idatzi edo 948 468 343 telefonora hots eginez.