Udalaren aisialdi programan 265 haur

Guaixe 2022ko uzt. 20a, 10:02

Aisiaz blai programako talde bat Baratzeko bide plazan.

Haietaz guztiez 29 begirale arduratzen dira.

Txantxari udal ludotekak Aisiaz Blai eskaintza egin du udarako. Eskaintzari erantzunez, garileko lehen hamabostaldirako 265 izen emate izan ziren eta bigarrenerako 235 daude. Agorrilean programa indarrean da eta lehen hamabostaldian 38 haur daude izena emanda eta 32 bigarrenean. Parte hartzaileak 09:30etik 13:00etara egoten dira begiraleekin. Herrian barna egoteaz aparte, Dantzalekuko igerilekura joaten dira, txangoak egiten dituzte, naturan jarduerak eta handienek gaua San Pedro zelaian pasako dute. 

Hala ere, Aisiaz Blai eskaintza ikasturtea bukatu berritan hasi zen. Familia eta lana bateratu ahal izateko garila bitarteko egunetan ludotekan izan ziren 38 haur. Errotutako eskaintza horretan  plazarik gabe gelditu zenik ere izan zen.