Futbola

Berotzarra Sakanako futbol campuseko bigarren txandan

Maider Betelu Ganboa 2022ko uzt. 15a, 11:30

Beroa izan da Dantzalekuko futbol campuseko etsai nagusia

Gaur despedituko da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako udako futbol campusaren bigarren txanda. 13 eta 15 urte bitarteko 25 gaztetxo futbolean trebatu dira Dantzalekun, Maalen Beraza eta Aitor Lara monitoreekin. Bero itogarriari aurre egin behar izan diote, futbola igerilekuetako bainuekin tartekatuz.