Txirrindularitza

Nahia Imaz Europako Txirrindularitza Txapelketetan

Guaixe 2022ko uzt. 15a, 11:10

Nahia Imaz, Espainiako selekzioko taldekideekin. FEDERAZIOA

Txirrindulari altsasuarra Espainiako selekzioarekin aritu zen

Uztailaren 9an, larunbata, Europako Txirrindularitza Txapelketetako emakumezkoen junior mailako lasterketa jokatu zen Anadian (Portugal). Nahia Imaz altsasuarrak Espainiako selekzioarekin parte hartu zuen berotzarrak guztiz baldintzatutako lasterketa gogorrean. Talde-lan ona egin zuen Imazek, eta, horri esker, bere taldekide Lucia Ruiz 20. sailkatu zen, Laia Bosch 22. postuan eta Laura Ruiz 23. postuan.