Altsasuko festak irailaren 14tik 18ra ospatuko dira, eta pixkanaka ari dira egitaraua pretatzen. Prestaketen artean ere festak iragarriko dituen kartelaren hautaketa dago. Helduen kategorian bederatzi lan aurkeztu dira, eta epaimahai batek hiru finalistak aukeratu ditu: Falta zena, Txupinazoa udaletxean eta Preparados para la fiesta. 16 urte gorako altsasuarrek hiru irudien artean gustukoen dutena aukeratu beharko dute uztailaren 18tik 24ra udalaren webgunearen bidez. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake. Kartel irabazlea udal egitarauaren egileak 600 euroko saria irabaziko du. Guztira, bederatzi lan aurkeztu dira.
Guztira, helduen kategorian bederatzi lan aurkeztu dira, eta txikien kategoria 99. Epaimahaiak modalitate honetan kartel irabazlea aukeratu du ere. Kartela egitarauraren kontrazala izanen da eta egileak 60 euro eta ikas materiala irabaziko ditu.
Festen aurreko astean, irailaren 1etik 11ra, lehiaketara aurkeztukota lan guztien erakusketa egonen da Iortia kultur gunena.