Lau lan eginda

Guaixe 2022ko uzt. 26a, 10:01
San Joan ermitaren inguruan hesi berria jarri dute.

Azkena Maibeloko bidea asfaltatzea izan da.

Basamutur eta baso itxi artean dagoen Maibeloko bidea joan den aste hasieran asfaltatu zuten. Ondorioz, hilerritik baso ertzeraino eta handik Dantzalekura daraman biderainoko bideak asfaltatuta daude. Lanak Lakita, S.A. enpresak egin dit 53.290,18 euroren (BEZ kanpo) truke. Maibeloko eta Otaiko bideek bat egiten duten bidegurutzean, Uzkullu erreka dago. Zubiko baranda oso eskasa zen eta berria jarri du udalak. Gainera, San Juan ermitaren inguruko hondatutako hesia kendu eta akazia egurrez egindako batekin ordezkatu du, eta bigarren zubian hesia jarri du. Lan horiek guztiak Excavaciones Macia SM-k egin ditu 21.700 eurorengatik (BEZa kanpo).