Txirrindularitza

Urritzolako Gaineko erorikoak Nahia Imaz kaltetu zuen

Guaixe 2022ko uzt. 25a, 11:20
Tropela batuta, Urritzolako Gainan guztiz zatitu baino lehen. MARTIN EARLY

Igandean emakumeen junior mailako Iruñeko Itzuliko hirugarren etapa jokatu zen eta altsasuarrak hiru minutu galdu zituen. Gaur, astelehena, despedituko da Iruñeko Itzulia, Iruñean hasi eta despedituko den 82 km-ko lasterketarekin

Atzo, igandea, emakumezkoen junior mailako Iruñeko Itzuliko hirugarren etapa jokatu zen eta itzulia Sakanatik sartu zen. Hain zuzen ere, Atondotik iritsi zen proba Sakanara, Errotzera, eta tropelak ezkerrerantz jo behar izan zuen, Urritzolako Gainerantz, Urritzolara gainditu eta gero, Etxarrenera heldu, eta Etxarrenetik Irurtzunera iritsi eta Latasara sartuz. 

Hain zuzen ere, Urritzolako Gainean gertatutako erorketa batek hankaz gora jarri zuen proba. Tropela taldetxo txikietan banatu zen eta tropela hala iritsi zen helmugara, zatituta. Laia Puigdefabregasek, joan zen urtean Itzulia irabazi eta aurten ere faborito nagusiena zenak, ezin izan zuen lasterketa despeditu eta Nahia Imaz altsasuarrak (Ermitagaña Lacturale) hiru minutu galdu zituen. 

Gauzak horrela, Lucia Ruiz da liderra (3:47:05) eta Nahia Imaz hamahirugarren postuan dago, 3:20ra. 

Gaur, astelehena, laugarren eta azken etapa dago jokoan, Iruñean hasi eta bukatuko dena, Caballo Blancon hain zuzen ere.