Castillo Suarez euskaltzain oso izateko hautagai

Guaixe 2022ko uzt. 26a, 09:45
Paula Kasares eta Castillo Suarez. EUSKALTZAINDIA

Idazle altsasuarraren eta Paula Kasares soziologoaren izenak aurkeztu ziren Euskaltzaindiak Alkizan egin zuen Osoko bilkuran. Iraileko bilkuran jakinen da Patxi Zabaleta euskaltzain emerituaren lekua nork hartuko duen. 

Maiatzaren 20an Patxi Zabaleta Euskaltzaindiaren emeritu izatera igaro zen, eta hurrengo egunean Osoko bilkuran zabaldu zuten euskaltzain oso izateko proposamenak aurkezteko epea. Uztailaren 22an Alkizan egin zuten Osoko bilkuran Paula Kasares eta Castillo Suarez hautagaien izenak atera ziren. Akademiaren arautegiak agintzen duen moduan eta euskatzain oso eta emerituen bozen nagusitasuna erdietsiz gero, iraileko Osoko bilkuran eginen den bozketatik aterako da euskaltzain oso berriaren izena.