Txirrindularitza

Nahia Imazek Iruñeko Itzulia utzi behar izan zuen

Guaixe 2022ko uzt. 26a, 10:40
Nahia Imaz altsasuarra, Nafarroako txapeldunaren maillot gorria jantzita duela, taldeburu. Aurrerago proba utzi behar izan zuen, arazo mekanikoengatik. MARTIN EARLY

Lacturale Ermitagañako txirrindulari altsasuarrak arazo mekanikoak izan zituen

Atzo, astelehena, despeditu zen junior mailako Emakumezkoen Iruñeko Itzulia, Iruñean jokatutako hirugarren etaparekin. Lacturale Ermitagaña taldeko Nahia Imaz Perez altsasuarrak arazo mekanikoak izan zituen, eta, azkenean, Iruñeko Itzuliari agur esan behar izan zion. 

Hirugarren etapa Meruelo taldeko Laura Ruizek irabazi zuen, bere ihesaldiak arrakasta izan eta gero (2:09:36). 1:23ra bere taldekide Lucia Ruiz sartu zen, eta 1:25era CAF taldeko Estefania Jimenez. Hirugarren etapa irabazteaz gain, Iruñeko Itzulia irabazi zuen Laura Ruizek (5:56:41), bere taldekide Lucia Ruizen eta Costa Brava Mediterranean taldeko Laia Bosch-en aurretik. Talde onena Meruelo izan zen, eta lehen nafarra Ermitagaña Lacturaleko Laia Puigdefabregas, sailkapenean hamabosgarren. 

Gizonezkoen Iruñeko Itzulia gaur abiatuko da
Emakumezkoena despedituta, gaur abiatuko da junior mailako gizonezkoen Iruñeko Itzulia, La Morean hasi eta Mutiloan despedituko den etaparekin.