Autonomia sustatzeko eta mendetasuna prebenitzeko programa da Altsasu mugitzen da. Helburu horiek ariketa fisikokoaren bidez lortu nahi dira. Eta ariketa horiek Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko adituek gidatuko dituzte. Programa zuzenduta dago 70 urte baino gehiago dituztenei eta halako egoeratan daudenak: mugikortasun falta, indar falta, ibiltzeko makila edo taka-taka erabiltzen dutenei, erortzeko beldur direnei eta autonomia galdu dutenei (erosketak egiteari uztea, eskailerak igo eta jaistea kostatzea, minagatik ezin dira paseoan atera, janztea kostatzea…)
Izen ematea agorrilaren 1etik 10era izanen da. Klinikako profesionalek izena ematen duten pertsonen hasierako balorazioa irailaren 7an eta 12an eginen dute. Programa irailaren 19tik abenduaren 21era arte garatuko da, astelehen eta asteazkenetan, Intxostiapunta gazte gune ondoko gimnasioan (mojena zena). Bi talde izanen dira. Aurrena 10:00etatik 11:15era ariko da eta bigarrena, berriz, 11:30etik 12:45era. 24 plaza daude, dozena bat txanda bakoitzeko.
Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, programa gainditzen duten pertsonek Zelandi kiroldegiko osasun programan izena emateko aukera izanen dute. Horrela, egindako lanari jarraipena emateko aukera izanen dute parte hartzaileek. Azken osasun programa horri buruzko informazioa 948 564 786 telefonoan jaso daiteke agorriletik aurrera.
Altsasu mugitzen da programan parte hartzeagatik, norberaren errentaren arabera ordaindu beharko da. Udalak, diru sarreren arabera, 11 arte aurreikusi ditu. Horren arabera diru sarrera handienak dituztenek izena emateagatik 94 euro ordaindu beharko dituzte, eta gutxien dutenek 15 euro. Altsasuko Udalak antolatutako programa garatzeaz klinika arduratzen baita. Ekimenak Nafarroako Gobernuaren laguntza du.
Ur terapia
Udalak eta klinikaren eskaintza horren barruan ur terapia da berritasuna. Aipatutako adin eta baldintzak dituzten pertsonei zuzendutako ariketa fisikoko programa da, uretan egiten dena. Ur terapiak uraren propietateak eta tratamendurako teknika eta esku hartze espezifikoak konbinatzen ditu helburu terapeutikoa lortzeko, beti ere, autonomia sustatzeko eta mendetasuna prebenitzeko. Eskaintzan interesa dutenek agorrileko aurreneko 10 egunetan eman dezakete izena. Klinikako adituek izena eman dutenen hasierako balorazioa irailaren 8an eta 12an eginen dute. Saioak irailaren 19tik abenduaren 23ra arte izanen dira, astelehen eta ostiraletan, 12:15etik 13:00etara, Zelandiko igerilekuan. Ur terapiarako zortzi plaza daude.
Izen ematea
Altsasuko Udaleko 948 012 012 edo 948 468 343 telefonoetara hots egin, bestela, Josefina Arregi klinikara 948 563 850 edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzura 948 467 662.