Osasun publikoaren aldeko elkarretaratzeak, astelehenero

Osasungintza publikoa defendatu! lelopean udako astelehenetan Altsasuko osasun etxearen aurrean kontzentrazioak egitera deitu du Sakanako Osasun Publikoaren aldeko Plataformak. 

Altsasuko osasun eremuaren egoera eta mediku falta salatzeko Sakanako Osasun Publikoaren aldeko plataformak abuztuko astelehenetan, 12:00etan, osasun etxearen aurrean elkarretaratzeak eginen ditu.