Merkataritzaren festa ospatuko dute Altsasun

Guaixe 2022ko uzt. 28a, 11:54
2019an ogitarteko erraldoi batekin ospatu zuten merkataritzaren eguna. JAVI GALDEANO/ARTXIBOA

Altsasuko Dendarien Elkarteak Altsasuko Merkataritzaren IV. festa eginen du abuztuaren 27an, larunbatean. 

Abuztuaren 27an, larunbatean, 17:30etik aurrera, Altsasuko Merkataritzaren festa antolatu du ADEk, Altsausko Dendarien Elkarteak. Festa Foru plazan izanen da eta DJ, txozna, sagardo kupela, haurrendako txokoak, buruhandiak eta txistorrada erraldoia izanen dira. Festan Joyería Norteko Eduardo Álvaro eta Asensio Modako Juan Alonso Asensio omenduko dituzte.