Altsasuko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak bi urte lehenago sinatutako hitzarmenaren ondorioz, herriak historian zehar izandako bilakaera aztertzeko beka eman zuen. Jose Maria Jimeno Jurio historialariak koordinatu zuen Amilibia eta Arbizuren ikerketa. Haren fruitua izan zen Altsasu, gure herriaren kronika historikoa liburua, udaletxean aurkeztu zutena. Ele bitan idatzita, herriko liburu dendetan salgai zegoen.