Joaquin Martinenak, San Martin Unxeko apaiza eta elizbarrutiko errestaurazio buruak, Antonio Blancok, Iruñeko zaharberritzaileak, eta Diamantino Jesus madeirarrak egin zuten lana. Ondorioz antzinako eta berezko kolore bizi-biziak agerian utzi zituzten, azken horien artean gorria eta urre kolorea nabarmentzen ziren. Horrekin batera, aldarean zurezko motibo gehiago jarri zituzten: sagrarioa, prediku aulkiko euskarria eta aldareari aurrean antzinako egurrezko frontisa jarri zioten.