Garagardo asteburua Altsasun

Guaixe 2022ko abu. 29a, 07:41

2018ko Garagardo Azoka. ARTXIBOA

Iraileko 1etik 4ra Garagardo azoka izanen da Baratzeko Biden. Festa Kukuerreka Elkarteak antolatzen du. 

Beste urte bate Alemaniako zaporeak itzuliko dira eta oktoberfest partikularra ospatuko dute Altsasun: Garagardo Azoka. Baratzeko Bideko karpan izanen da irailaren 1etik 4ra eta 19:00etatik 00:00etara egonen da zabalik. Hainbat garagardo mota dastatzeko aukera izanen da, baita garagardotegi menua afaltzeko aukera ere. Kukuerreka Elkartearen ekimena da.