Estres linguistikoari aurre egiteko tailerra

Guaixe 2022ko abu. 31a, 06:20
Euskaraldia batzordearen bilera. ARTXIBOA

Euskahalduntzeko eta Euskaraldiaren etorrera prestatzeko tailerra antolatu dute irailaren 8an eta 9an, Altsasuko Gure Etxean. 

"Estres linguistikoa duzu? Jakin nahi duzu nola euskahaldundu zeure burua?" erantzuna baiezkoa bada, Euskaraldiko batzordeak, Altsasuko Kima euskara taldeak eta Nafarroako Gobernuak Ahalduntzeko eta Euskaraldiaren etorrera prestatzeko tailerra antolatu dute irailaren 8rako, osteguna, 17:30etik 19:30era eta irailaren 9rako, ostirala, 11:00etatik 13:00etara, Altsasuko Gure Etxean. Izena ematea irailaren 5ean amaitzen da, eta parte hartu nahi duenak altsasuneuskaraz@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar du..