Txirrindularitza

Kadeteen Challengea, Burundako Iker Gomezendako

Guaixe 2022ko ira. 6a, 11:45

Iker Gomez Lakuntza Sarian Lizarragako Katean gora. MARTIN EARLY

Lakuntza Sariak Challengea erabaki zuen. Gomez, erregularrena

Abuztuaren 30ean Lakuntza Saria jokatu zen, Nafarroako Kirol Jokoen Kadeteen Challengea erabakitzen zuen azken proba. Lasterketa Purito aldeko Adria Pericasek irabazi zuen, baina Burunda-Quesos Albeniz taldeko Iker Gomez laugarren sailkatu zen, eta altsasuarrak Challengea irabaztea lortu zuen, bere taldekide Ekain Imazen aurretik, denboraldian erregularrena izan dela erakutsiz. Sailkapen orokorrean, mendikoan eta tartekako helmugetan gailendu da Gomez, eta bere taldea, Burunda, izan da Challengeko talderik onena. 

Juniorren Itaroa Challengean Sakana Group-Aralarko Mikel Uncilla dago buruan, eta afizionatuen Itaroa Challengean bigarren Ailetz Lasa (Laboral Kutxa) da. Lasa afizionatuen mailako Nafarroako 23 urtez azpiko txapelduna da, uztailaren 30ean Villatuertako proban lehen nafarra izan eta gero.