Altsasuko festetako kartel erakusketa

Guaixe 2022ko ira. 1a, 15:28

Irailaren 1etik 11ra arte kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ikusgai egonen da Iortia kultur guneko eraskusketa gela. 

Dagoeneko festetarako prestakuntza lanekin hasi dira Altsasun, eta festen aurreko astea deitutako ekimenen artean kartel lehiaketara aurkeztutako irudien erakusketa dago. Irailaren 1etik 11ra arte ikusgai egonen da, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Alfonso Giménez Venturak irabazi du kartel lehiaketa Preparados para la fiesta irudiarekin; egitarauaren azala da kartela. Betsetik, haurren mailan Anartz Anduezak irabazi du lehiaketa, eta egitarauaren kontrako azalaren irudia osatzen du. Irabazleek irailaren 14na, festen hasierako txupinazoaren aurretik jasoko dute saria.