1.500 bat pertsona batu dira Ospa! Eguneko manifestazioan

Guaixe 2022ko ira. 3a, 19:44

Errepresioaren kontrako mugimenduak deituta egin dute gaur, irailak 3, Ospa! Eguna. Arratsaldean manifestazioa egin dute, eta ez dutela poliziarik "onartuko" berretsi dute.

Mehatxu, blokeo eta ilegalizazio saikera "guztien" gainetaik aurpegia ematea zaila izan dela esanez hasi dute Ospa! Eguneko manifestazioaren agerraldia. 1.500 bat pertsonek parte hartu dute Ospa! mugimenduak deitutako mobilizazioan.

"Zaila ezein beharrezkoa are gehiago kolore guztietako indarrek poliziaren normalizazioan emandako pausuak kontuta hartuta". Krisi handiaren "ateetan", burgesia "bere motere uniformatuek" gizartean beteko duten papera "justifikatzen" ari dela salatu dute: "Burgesiak jakin badaki datozen urteetan berebiziko papere beteko dutela indar polizialek". Alderdi politikoak "normalizazio kanpaina honetan" burgesiak duen tresna eraginkorrena dela gaineratu dute: "Bereziki gobernuan dauden edo hura sostengatzen duten indar sozialdemokratek. Aski ezagunak dira poliziek jaso dituzte soldata igoerak eta jubilazio adinaren jaitsiera. Burgesia miseria eta gosez bteriko etorkizun baketsu bat eraikitzen ari da non belaunikoz mantenduko gaituzten polizia atseginak asimilituko ditugun".

Polizia horrek altsasuarrei azken bi urteetan 30.000 euroko izunak, Indar Gorriko kideeo 60.000 euroko izunak, Gasteiz Etxebizitza sindikatuari 70.000 euroko izunak, "proletarioen" etxebizitzak desalojatu dituztela eta abar salatu duten, "poliziaren arazoa kapitalaren dinamiaktik aldendu eta eredu kontua dela esan digute". Zenbait alderdiek Ertzaintzaren alde emandako hitzak "arriskutsuak" direla esan dute ere. 

Amaitzeko "edozein indar poliziaren kontra agertuko" direla "ozen" esateko batu direla esan dute Ospa! Eguneko manifestaziaren irakurketan: "Poliziarik ez dugula nahi argi esateko". "Poliziarik gabe kaosa omen dagoela sinistarazi nahi gaituzte, naturala omen da gizakiontzat polizia. Guk kontrakoa pentsatzen dugu". Borrokan eta antolakuntzan, "errepresia salatzen eta aurre egiten" segitzeko deia egin dute.