Extremaduraren Eguna ospatuko dute irailaren 10ean

Guaixe 2022ko ira. 5a, 09:48

2019ko Extremadurako eguna. ARTXIBOA

Guadalupe ama birjinaren omenezko meza eginen dute Altsasuko San Juan ermitan. 

Irailaren 10ean, larunbata, Extremaduraren eguna eta Guadalupe ama birjinaren omenezko erromeria eginen dituzte Altsasun. La Encina Extremadurako kultur elkarteak antolatu du ospakizuna. Festa 9:30ean hasiko da eta Extremadurako ogi mamiak gosaltzako elkartuko dira La Encinan. Ondoren, 11:30ean, San Juan ermitara erromeria eginen dute eta Guadalupe ama birjinaren omenezko meza extremeña eginen dute. Brotes de Encina taldearen emanaldia izanen da ere. Mezaren ondoren ermitaren plazatxoan hamaiketakoa eginen dute. Euria eginez gero elkartean eginen dute. 

14:30ean herri bazkarian elkartuko dira elkartean eta Brotes de Encinas taldearen emanaldia izanen da. Bazkarian parte hartzeko izena eman behar da irailaren 7an baino lehenago elkartean.