Bi erraldoi berriei ongi etorria

Guaixe 2022ko irailaren 5a

2019an kinto bikotea aurkeztu zuten. ARTXIBOA

Irailaren 11n, igandean, bi erraldoi aurkeztuko dituzte Altsasun. 

Lau erraldoiek osatzen dute Altsasuko segizioa, herriko festa garrantzitsuenetan oinarrituta: kinto mutila, kinto neska, momotxorroa eta sorgina. Kintoen bikotea 2019an mustu zuten, eta orain momotxorro eta sorgina erraldoien bertsio berritua aurkeztuko dute.Aurkezpen ekitaldia irailaren 11n, igandean, izanen da, 17:00etan, Zumalakarregi plazan. Erraldoiei ongi etorria eman ondoren kalejira eginen dute herritik zehar. 

Altsasuko erraldoiak bitan aterako dira festetan: irailaren 14an, 12:00etan, txupinazoaren ondoren peñen eta erraldoien kalejira izanen da eta irailaren 18an, igandea, 11:30etik aurrera erraldoi eta buruhandien kalejira izanen da. Bi irteeretan Altsasuko eta Etxarriko gaiteroak lagundua joanen da erraldoien segizioa.