'Fake, trampantojo' antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2022ko ira. 5a, 10:45

Irailaren 11n, igandean, 20:00etan, Altsasuko festa aurrekoen ekitaldien barruan antzerkia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Urtezahar-gaua da. Familiako guztiak gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete.Fake bat da, gaur etun eremu digitalean erabiltzen den faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra da. 

Emanaldia: irailak 11, igandea, 20:00etan, Iortia kultur gunean.

Sarrerak: 13 euro.

Abonamenduak:

  • Udazkeneko osoa
  • Abonamendua 2 (hiru ikuskizun, 40 euro)

Fitxa artistikoa: 

Egilea: David Caiña
Zuzendaritza: Gorka Mínguez & David Caiña
Antzezleak: Maribel Salas, Gorka Mínguez, Gemma Martínez, Lorea Intxausti, Albar Cirarda
Zuzendaritzako laguntzailea: Coral Igualador
Musika: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: Arantza Heredia
Jantziak: Ainhoa Elguezabal
Eszenografiaren diseinua: Gorka Mínguez
Atrezzoa: María Martínez
Produkzioa Erre Produkzioak