'Ziztadarik ez!' elkarretaratzea, irailaren 9an

Guaixe 2022ko ira. 5a, 12:37
Itaia Sakanak etxeratze kolektiboen aurkezpenean.

Itaia Sakanak "erasoen aurrea" babesa antolatzeko deialdia zabalduko du. Altsasuko festetako ostiralean eta larunbatean etxeratze kolektiboak eginen dituzte. 

Irailaren 9an, ostiralean, 20:00etan, Itaia Sakanak Ziztadarik ez! Erasoen aurrean babesa antolatu elkarretaratzea deitu du, Altsasuko udaletxearen aurrean. Festetan ematen ari diren emakumezkoen kontrako ziztadak salatzeko eta elkartasun eta babes sareak sortzeko deialdia zabalduko dute mobilizazioarekin. 

Bestetik, Itaiak hainbat indarkeria matxistaren inguruko inkesta egin zuen, eta ondorioetako bat izan zen inkesta erantzun zuten emakumezkoen %63k etxerako bidea beldurra pasa zuela. Hori dela eta, Itaiak Altsasuko festetan etxera seguru eta lagunduta bueltatzeko etxeratze kolektiboak eginen ditu irailaren 16an eta 17an, ostiral eta larunbatean, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan, Zubeztia plazako karpako atetik abiatuta.