"Bizitza ospatzeko festak" deitu die Javier Ollo Martinez Altsasuko alkateak 2022ko festei egitarauaren agurrean. Pandemiaren ondorioz bi urteetan "ofizialki" bertan behera geratu ziren, "a ze urteak pasa izan ditugun". Baina, "azkenean", festak ospatu daitezkela dio alkateak, "aurten inoiz baino gogo eta ilusio handiagoekin". Festak bakean eta alaitasun kolektiboz betetako giroan ospatzeko eta gozatzeko deia egin du alkateak ere, eta herrian edozein arrazoirengatik festetan egon ezin direnak gogoan izan ditu.
Bestetik, jai batzordeak Antolakuntza hauspotzen lelopean egitaraua antolatu du ere.
Txupinazoa Gizarte Zerbitzuetako langileek piztuko dute
Ohi denez, udal taldeen artean banatzen dute etxajua pizteko ardura eta aurten EH Bilduri zegokion. Zinegotziek Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileei eskani diote festei hasiera emateko ohorea.
Erabaki horrekin EH Bilduk mankomunitateko langileen lana aitortu nahi du: ″Segurtasunik eza, antsietatea eta beldurra bizi izan ditugun pandemia garai honetan, emakumezkoek profesionaltasunez jarraitu dute beren lana egiten, pertsona eta familia askorendako funtsezko euskarria izanik″. Koalizioak, era berea, Gizarte Zerbitzuetako familiako langileen lana nabarmendu du: ″izan ere, etxebizitzetan lan egiten jarraitu zuten, biztanleria osoa gure etxeetan ‘parapetatuta’ mantentzen ginen bitartean″.
Hala ere, EH Bilduren aitortza ″pandemiaz haragokoa″ da, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako langileen ″eguneroko lana aitortu″ nahi du. ″Administrazioaren beste arlo batzuetan espedienteekin, txostenekin eta zenbakiekin lan egiten bada, emakumezkoeek zuzenean egiten dute lan pertsonekin, haien bizipenekin eta beharrekin, haien penekin eta poztasunekin, eta, horrela, bizi euskarri bihurtzen da, gizarte-zerbitzuetara jotzen dutenek beren bizitza duintasunez eta buruaskitasunez garatu ahal izan dezaten″.
Altsasuko festetako egitarauak
Irailak 14, asteazkena
- 10:30 2021ko kintari harrera. Zapien janztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxe aurrean.
Udalbaltzaren irteera udaletxetik Otadiako San Kristo ermitara, Altsasuko Txistulariek lagunduta. - 11:00 Hamaiketakoa, Altsasuko Peñak antolatuta, gaztetxean.
- 11:30 2022ko festen kartel lehiaketako sari banaketa, udaletxean.
- 12:00 Festen eztanda handia.
Altsasuko txistulariekin, gaita jotzaileekin eta erraldoiekin.
Ondoren, peña eta erraldoien kalejira Altsasuko eta Etxarriko gaita jotzaileak lagunduta, udaletxearen aurrean. - 12:30 Kalejira eta zortzikoa, Altsasuko txistulariekin.
- 13:00 Nafarroako joten emanaldia: Corrientes Navarras taldea, Foru plazan.
Sakana Kantuz '22 Altsasu, udaletxearen aurrean. - 13:00 Elkartasun brindisa.
Jai batzordeak antolatuta. - 15:00 Presoen eta iheslarien aldeko bazkaria, Zubeztia plazako karpan.
Jai batzordeak antolatuta. - 16:00-20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñak antolatuta.
- 17:30 Olinpiadak txarangarekin.
Jai batzordeak antolatuta. - 18:00 Esku pilota partida profesionalak. Baiko kirolak antolatuta, Burunda frontoian.
- 19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
- 19:30-21:30 Dantzaldia London Orkestrarekin, Foru plazan.
- 20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
- 21:15 Peñen iristea Foru plazara.
- 21:30 Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza, Altsasuko Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, Foru plazan.
- 22:00 Zezeznsuzkoa, Foru plazan.
- 23:00 Kontzertuak: Haizkan eta Reimy, Zubeztia plazako karpan.
Jai batzordeak antolatuta. - 23:30-02:00 Dantzaldia London Orkestrarekin, Foru plazan.
Irailak 15, osteguna
Jai batzordearen Altsasuko Peñen eguna
- 9:30 Dianak, Altsasuko gaiteroekin.
- 10:00-13:00 XCIII Altsasu Txirrindularitza lasterketa, Altsasuko Kirol Elkarteaka antolatuta.
- 11:30 Auzatea, Bati Jaten elkarteak eskainia, Foru plazan.
- 11:30-14:30 Txiki park eta Txu txu trena, Zumalakarregi plazan.
- 13:00 Eguerdiko kontzertua: Iñaki Uranga En buena hora, Foru plazan.
- 14:30 Lagun Onak elkartearen 50. urteurrena ospatzeko bazkaria.
Ondoren, kalejira txarangarekin. - 14:30 Makarronada, karpan.
Ondoren, Erronka peñak eta Kima euskara taldeak antolatuta.
Jai batzordeak antolatuta. - 16:00-19:00 Txiki park eta Txu txu trena, Zumalakarregi plazan.
- 16:00-17:00 Peñen kafea, Altsasuko Peñak antolatuta, Foru plazan.
- 17:00-20:00 Elkartepoteo eta merienda, Altsasuko Peñak antolatuta.
- 19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
- 19:30-21:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin, Foru plazan.
- 20:00 Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik.
- 21:15 Peñen iristea Foru plazara.
- 21:30 Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza, Altsasuko Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, Foru plazan.
- 22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
- 22:00 Kontzertuak: Harresi eta Ahuntzak taldeak, gaztetxean.
Jai batzordeak antolatuta. - 23:00-01:00 Bon Joviren tributo kontzertua Runaway taldearekin, Foru plazan.
- 00:00-02:00 Elektrokela Elektrotxaranga, gaztetxetik.
Altsasuko Peñak antolatuta.
Irailak 16, ostirala
Jai batzordearen Kuadrillen eguna
- 9:30 Dianak Altsasuko Musika eta Dantza eskolako txistu ikasleekin.
- 11:30 Auzatea, Zubeztia elkarteak eskainia, Foru plazan.
- 12:00 Herriko nagusiei omenaldia. Abardia jarriko zaie etxean, Udal Musika Eskolak girotua.
- 12:00 Herri kirolak eta munduko jolasak, Iortia zabalgunean.
Jai batzordeak antolatuta. - 13:00 Eguerdiko kontzertua: Goxua'n Salsa, Foru plazan.
- 14:30 Nagusien omeezko bazkaria.
Ondoren, Dantzaldia Trio Digital taldearekin, 20:00ak arte, Iortia kultur gunean. - 15:00 Elkartasun bazkaria, Zubeztia plazako karpan.
Jai batzordeak antolatuta. - 16:00-20:00 Peñen kafea, merienda eta kalejira, Altsasuko Peñak antolatuta.
- 17:00 Txan Magoa, Baratzeko Bidea plazan.
- 17:30 Jokoak txarangarekin.
Jai batzordeak antolatuta. - 18:00 Apar festa, Baratzeko Bidea plazan.
Erremonte jaialdia. Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatuta, Burunda frontoian. - 19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
- 19:30 Preso, iheslari eta deportatuak etxera manifestazioa, Sarek antolatuta, Foru plazan.
- 19:30-22:00 Dantzaldia Gauargi taldearekin, Foru plazan.
- 20:00 Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik.
- 21:15 Peñen iristea Foru plazara.
- 22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
- 22:00-23:30 Kalejira Goxo txarangarekin. Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatuta.
- 22:30-23:30 Los del Rayo taldearen kontzertua, Foru plazan.
- 23:00 Kontzertuak: Burutik, Nikotina eta Tirri&Tery, Zubeztia plazako karpan.
Jai batzordeak antolatuta. - 23:30 Tropa do Carallo taldearen kontzertua, Foru plazan.
Irailak 17, larunbata
- 9:30 Dianak, Haize Berriak bandarekin.
- 10:00-13:00 Txirrindularitza: Eskolarteko proba. Burunda Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Zumalakarregi plazan.
- 11:30 Auzatea, La Encina kultur elkarteak antolatuta, Foru plazan.
- 13:00 Eguerdiko kontzertua: Haize Berriak banda, Foru plazan.
- 15:00 Herri bazkaria, Gozo Gozo taldeak girotua, Zelandi kiroldegian.
- 16:00-20:00 Peñen kafea, merienda eta kalejira, Altsasuko Peñak antolatuta.
- 18:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak: Zoro gaitezen ikuskizuna, Baratzeko Bidea plazan.
- 19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
- 19:30-22:00 Dantzaldia Ken Bat taldearekin, Foru plazan.
- 20:00 Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik.
- 21:15 Peñen iristea Foru plazara.
- 22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
- 22:00-23:15 Sekreturik ez Asier Kidamen magia ikuskizuna, Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Iortia kultur gunean.
Ogitartekoa eraman, eta freskagarriak doan. - 23:00 Kontzertuak: Aurrez aurre, RPG Siete crew eta Kokonut taldeak, Zubeztia plazako karpan.
Jai batzordeak antolatuta. - 23:30 Zetak taldearen kontzertua, Foru plazan.
Ondoren, Galker diskofesta 04:00ak arte. - 00:00-02:00 Peñen igoera, Foru plazatik Zumalakarregi pazara.
- 07:00 Mañaneo girotua.
Jai batzordeak antolatuta.
Irailak 18, igandea
- 9:30 Dianak, Eztanda txarangarekin.
- 11:30 Auzatea, Amandrea elkarteak eskainia, Foru plazan.
- 11:30-14:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Altsasuko eta Etxarriko Gaiteroak lagunduta.
- 10:00-14:00 Munduko arrozak. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Harana harrera plataformak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, Zumalakarregi plazan.
- 12:30 Beste herrialde batzuetatik datozen bizilagun berrien harrera ekitaldia. Udalak eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuak antolatuta, Zumalakarregi plazan.
- 13:00 Eguerdiko kontzertua: Trasteando taldea, Foru plazan.
- 16:00 Peñen kafea, merienda eta Ostikda elektrotxaranga, peñak antolatuta.
- 18:00 Otadiko Kristo Deuna pilota txapelketaren finala. Altsasuko Kirol Elkarteak eta Pilotajauku Elkarteak antolatuta, Burunda frontoian.
- 18:00 Play Back lehiaketa, Baratzeko Bidea plazan.
- 19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
- 19:30-21:30 Kontzertua: Puro Relajo taldea, Foru plazan.
- 20:00 Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik.
- 21:15 Peñen iristea Foru plazara.
- 21:30 Bokatada, Zubeztia plazako karpan.
Jai batzordeak antolatuta. - 22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
Ondoren, festen agurra, azken petardo sorta eta su artifizialen ikuskizuna, udaletxean.
Ondoren, Altsasuko peñen kalejira.