Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko Erronka

Guaixe 2022ko ira. 6a, 15:39

Altsasuko Peñek eta Kima euskara taldeak taldekako lehiaketa antolatu du irailaren 15erako, osteguna. 

Festa giroan, altsasuarren artean euskara modu ludikoan erabiltzeko espazioa sortzeko eta Euskaldiko etorrera prestatzeko helburuarekin Altsasuko Peñek eta Kima euskara taldeak Erronka antolatu dute. Irailaren 15ean, osteguna, izanen da, Altsasu festen baitan; makarroi jatearen ondorengo kalejiran. 

Erronka taldekako lehiaketa izanen da. Peñen poteoko geldialdi bakoitzein probak edo erronka txikiak garatuko dira. Geldialdi bakoitzean bi proba izanen dira: bat, sare sozialen bidez egin beharrekoa, eta, bestea, han bertan egin beharrekoa. Proba guztiek puntuak, hizkiak, emanen dizkieten lehen hiru taldeei. Bukaeran, jasotako hizkiekin ezkutuko esaldia asmatzen duenak saria eskuratuko du. 

Parte hartu nahi duten altsasuarrek lau eta sei kide arteko taldeak sortu behar dituzte. Haietako bat taldeko ordezkaria izanen da, eta bere telefono zenbakia eman beharko dio antolakuntzari izena ematerakoan; Whatsapp erabaili beharko dute erantzunak emateko. Erronka parte hartu nahi duten taldeek izena eman behar dute 650 43 97 11 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita; altsasuneuskaraz@gmail.com posta elektroniko helbidera mezu bidalita; peñen kafetarako izen emate garaian Gure Etxea eraikinetik pasatzean edo festetako makarroi jatearen ondoren. Izena ematean talde bakoitzak taldekide kopurua jakinarazi beharko du eta bere burua identifikatzeko izen bat eman beharko du, euskaraz. Antolakuntzak izena emateak aurretik egitea estimatuko du. 

Gainera, irailaren 17an, larunbatean, herri bazkariaren aurretik Euskaraldiaren photocall-a egonen da.