Altsasuko Streetball txapelketa, irailaren 10ean

Guaixe 2022ko ira. 7a, 13:12

2019an Altsasukoak aske mugimenduaren aldeko Streetball txapelketa antolatu zuten. ARTXIBOA

CBASK taldeak kaleko saskibaloi txapelketa antolatu du. 

Irailaren 10ean, 10:00etatik aurrera, Intxostiapuntako plazako saskibaloi kantxan Streetball Altsasu 22 txapelketak jokatuko du. CBASK saskibaloi taladeak antolatuko du, eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak egonen direla jakinarazi dute. Parte hartzen duten jokalari bakoitzeko bost euro ordaindu beharko dute, eta izena ematea txapelketaren hasierara arte egonen da zabalik. Izena emateko eta informazio gehiagorako 626 55 43 46 telefonoa eman dute.