Txirrindularitza probaren 93. edizioa

Altsasuko festetako afizionatuen 23 urtez azpiko eta eliteen mailako proba irailaren 15ean, ostegunean, jokatuko da. 

Altsasu Txirrindularitza proba Espainiako estatuko zaharrena da; aurten 93. edizioa jokatuko da. Altsasuko Kirol Elkarteak antolatzen du eta aurten irailaren 15ean, ostegunean, 10:00etan izanen da. Sakanan antolatzen den afizionatuen 23 urtez azpiko mailako lasterketa bakarra da.