Merkataritza kalean izan da

Guaixe 2022ko irailaren 6a

Beherapenen azken errematea egin dute dendek.

Altsasuko Dendarien Elkarteak sustatuta, Merkataritza kalean kanpaina egin da iraileko aurreneko hiru egunetan. Herriko 15 arropa eta oinetako dendak udako beherapenak despeditu zituzten bezeroei aparteko maukak eskainiz. Eta salgaiak eskuragarriago jartzeko, haiek denden parea jarri zituzten ikusgai. Hainbat izan ziren aukera erosketaren bat egiteko baliatu zutenak.