Seigarren aldia izanen da Altsasun Munduko arrozak ekimena egiten dena. Irailaren 18an, igandean, 10:00etatik aurerra izanen da, Zumalakarregi plazan. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak -aurten Altsasuko festetako txupinazoa botako duela Altsasuko EHBilduri esker- eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatu dute. Bi berrikuntza nagusi izanen ditu aurtengo Altsasuko Munduko arrozak ekimenak: tokia eta platera erosi beharko dela, euro batean.
Seigarren aldia izanen da Altsasun munduko arrozak ekimena egiten dena. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute, Altsasuko Udalaren laguntzaz. Begoña Zestau Baraibar kulturartekotasun teknikariak azaldu duenez, ″honekin bilatzen duguna da sukaldaritzaren bidez Altsasun dagoen herritarren aniztasuna plazaratzea. Arroza da jaki unibertsal bat, mundu osoan joaten dena, baina ohitura, jatorria, tokien arabera prestaketa anitza da″. Sinbologia horri segituz, ″Altsasu izango litzateke lapiko handi bat, non biztanle anitzak, bere osagai bereziekin, sartzen da lapiko horretan eta sortzen da elikagai goxo-goxoa. Zapore ona utziko du″.
Aurtengo edizioak ″berrikuntza dezente″ ditu: ″bat leku aldaketa da. Aurten Zumalakarregi plazan izanen da. Bestea da aurten plater bakoitzeko euro bat kobratuko dela. Horrekin bilatzen duguna da arrozen dastaketa garaian pertsona bakoitzak plater bakarra erabiltzea hainbat arrozen dastaketa egiteko″.
Sekula baino sukaldari talde gehiago izanen dira Zumalakarregi plazan. Beraz, handik pasatzen direnek, hainbat jatorritako altsasuarrak eta sakandarrak ezagutu eta haiengandik beraien gastronomiaren bereizgarriak ikasteko aukera izanen dute. Arroza prestatuko dute Nigeria, Senegal, Maroko, Bielorrusia, Ukraina, Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Bulgariako jatorria duten sakandarrek. Eta haiekin batera Sakanan Harrera Harana plataformak eta Altsasuko pentsiodunen taldeak izanen dira. Haiek prestatutako arrozak 14:00ak aldera emanen dira dastatzeko.
Harrera ekitaldia
Estreinakoz Altsasuko Udalak eta Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak altsasuar berriei ongi etorri ofiziala eginen diete. Irailaren 18an, domekarekin, 12:30ean, Zumalakarregi plazan eginen da ekitaldia. Harrera horretan erraldoien konpartsak parte hartuko duela aurreratu du Javier Ollo Martinez alkateak. 2020tik etorri eta herrian bizi diren altsasuarrak izan dira gonbidatuak harrera horretara. 80 bat gonbidapen bidali ditu udalak.