Trasteando taldearen emanaldia Altsasuko festetan

Guaixe 2022ko ira. 9a, 10:13

Trasteando taldeak plazan emandako emanaldia bat. ARTXIBOA

Irailaren 18an, igandean, Altsasuko taldea izanen da Eguerdiko kontzertuen protagonista. 

Trasteando talde altsasuarraren emanaldia izanen da Altsasuko festetako azken egunean, irailaren 18an, igandean, 13:00etan, Eguerdiko kontzertua deituta espazioan, Foru plazan. Trasteandok herri abestiak interpretatzen ditu, bai Altsasukoak bai beste herrialdetakoak ere.