'Padre no hay más que uno 3' filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko ira. 9a, 10:48

Irailaren 22an itzuliko da Altsasuko zinema denboraldia Santiago Segura zinemagilearen filmarekin. Irailaren 22an, 23an eta 25ean izanen da filma Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Gabonak gertu daude. Haurrek aitaren jaiotzako iruditxo bat apurtu dute nahi gabe, eta irudi berdina lortu behar dute, horretarako bide guztiak erabiliz; arazoa da antikuarioko pieza bakarra dela. Sarak, alaba zaharrenak, senargaia, Ocho, utzi du, eta hau, harremana berreskuratzen ahaleginduko da, Javier aitaginarrebaren laguntzarekin. Javierren aitaginarreba, Marisaren aita, berriki banandu da emaztearengandik eta familiaren etxean hartuko dute festak igarotzeko. Horrek ez du Milagros, Javierren ama, epel utziko. Rocio, familiako folklorikoa, hainbat gabonetatik hona Ama Birjinarena egiten zuen, eta aurten, protagonistaren papera kendu eta artzainarena egitera behartu dute, baina bere aita, Javier, ez dago hori onartzeko prest.

Fitxa artistikoa: Santiago Segura, Toni Acosta, Loles León, Martina D’Antiochia, Luna Fulgencio, Sirena Segura, Calma Segura, Carlos Iglesias, Carlos González Morollón, Luna Lopez, Wendy Ramos, Diego Arroba «El Cejas», Candela Haro, Silvia Abril, Leo Harlem, Goizalde Núñez, Marta González de Vega, Carmen Conesa, Natalia Agüero Avecilla, Santiago Urrialde, Florentino Fernández, Omar Montes.

Ordutegia

  • Irailaren 22an, ostegunea, 19:00etan
  • Irailaren 23an, ostirala, 19:00etan
  • Irailaren 25ean, igandea, 19:30ean

Prezioa

  • Osteguna ikuslearen eguna: 3,5 euro
  • Aurretik erositako sarrera: 4,5 euro