'Dios mío, ¿pero que nos has hecho?' filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko ira. 9a, 11:04

Irailaren 29an, 30ean eta urriaren 2an komedia frantsesaren proiekzioa izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Laster 40 urte beteko dira Claude eta Marie Verneuil ezkondu zirenetik. Hori ospatzeko, lau alabek erabaki dute Chinongo etxe familiarrean ustekabeko festa handi bat antolatu eta suhien gurasoei han egun batzuk pasatzera gonbidatzea. Claudek eta Mariek beren etxean hartu beharko dituzte Rachid, David, Chao eta Charlesen gurasoak. Itxura guztien arabera, “familiako" egonaldi hau gorabeherez beteta egongo da.

Fitxa artistikoa: Christian Clavier, Chantal Lauby, Jochen Hägele, Pascal Nzonzi, Bing Yin, Ary Abittan, Medi Sadoun, Frédéric Chau, Noom Diawara, Frédérique Bel, Élodie Fontan, Daniel Russo, Amélie Prevot.

Ordutegia

  • Irailaren 29an, osteguna, 19:00etan
  • Irailaren 30an, ostirala, 19:00etan
  • Urriaren 2an, igandea, 19:30ean

Prezioa

  • Osteguna ikuslearen eguna: 3,5 euro
  • Aurretik erositako sarrera: 4,5 euro