Otadiko Kristo Deunaren finala, irailaren 18an

Guaixe 2022ko ira. 13a, 10:18

Altsasuko festetako azken egunean, igandean, jokatuko dute Pilota Txapelketaren final handiak. 

Altsasuko LI. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko final handiak irailaren 18an, igandean, 18:00etan, jokatuko dira, Burunda frontoian. Maila mistoan Urko Lanzak eta Amaia Arrastiak Aizane Ibarrola eta Oier Mitxelena bikotearen kontra jokatuko dute, eta eliteen mailan Fernandez eta Erle eta Egiguren eta Lizeaga bikoteak ariko dira.