Extremadura egunean elkarturik

Guaixe 2022ko ira. 14a, 09:33
Extremadura egunean San Juan ermitara erromeria egin zuten.

Ekainaren 8an Extremadura eguna izan zen, eta Altsasuko La Encina kultur elkarteak larunbatean ospatu zuen. 

Extremaduraren eguna ospatu zuten larubatean Altsasun. La Encina elkartean gosaltzera bildu ondoren, San Juan ermitara erromeria egin zuten. Ermitan Guadalupe ama birjinaren omenezko meza egin zuten, Brotes de Extremadura dantza eta musika taldeak lagunduta. Ondoren, ermitaren plazatxoan hamaiketakoa egin zuten. Ohiturazkoa izaten da sua egin eta janaria bertan prestatuta, baina aurtengo lehortearen ondorioz sua egitea debekatuta dagoenez, bestelako Extremadurako janariak eskaini zituzten. Eguerdian mahai inguruan bildu ziren, herri bazkarian, eta Brotes de Extremaduraren emanaldia izan zen ere.